2018/12/18

SONDIKAKO LIBURUTEGIA

Kaixo denoi!
Joan den Ostiralean Sondika herriko Liburutegian izan ginen ipuinak kontatzen eta ederto pasatu genuen bertaratu zirenekin.
Gauza asko ikasi genituen, adibidez, bertako behiek saltoka ibiltzen direla zelaietan, kanguroak balira!
Desiatzen gaude bueltatu eta gauza bitxi gehiago ikasteko.
Eskerrik asko gurekin batera ipuinetaz gozatzera etorri zinetenoi eta Sondikako udalari ere.
Laster arte!πŸ˜ƒ

 

2018/12/06


Eskerrik asko Atxondoko herriari!
KontuKabikoak istorioak, musika eta abestiak eraman genituen bertara eta oso gustora egon ginen herriko plazako arkupetan. Giro goxo eta polita sortu zen eta txokolate beroa hartuta eta irrifarrea ahoan joan ginen etxera.
Noiz berriz??

2018/11/20

AZAROAK 17

Kaixo !!!!

Joan den zapatuan, Arrasateko plazan egon ginen .
Arrasateko Ibaiarte, komertziarien elkarteak gonbidatu gintuen herriarekin batera kulturaz, ipuinez eta abestiez gozatzera.
Oso gustora egon ginen bertan eta espero dugu ere, ikus entzuleen gustokoa izango zela.

 KontuKabik baditu beste hitzordu batzuk Abenduan; Atxondoko plaza, Sondikako liburutegia eta Arrasate berriz ere.
Jarrai dezala abenturak!! πŸ’ƒπŸ’–

Eskerrik asko Joxe argazkiengaitik! 
Hemen batzuk...




2018/06/11

20. AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEA 2018


Aizueee! Gutxiago falta dela! Astelehenean bertan, ekainak 25, hasiko da Amarotzeko 20. Antzerki Astea 2018!! Hasiera, haurren saio batekin emango diogu: "Barraskiloak eta emakumeak" obra Pailaztana Juniorren eskutik. Eta egun berdinean,  helduentzako: "3,2,1...Klown"  saioa Pailaztanak eskeinia.








ADIII!!!!!!!!  πŸŽˆπŸ™Œ
Badator 20. AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEA 2018, Ekainaren 25tik Uztailaren 1tera πŸŽπŸŽˆπŸŽ‰πŸŽπŸŽˆπŸŽŠ.
Plazer bat da karteleko artisten artean gure taldea ere azaltzea. Han egongo gara Ekainak 26an 17:30etan Amarotzeko plazan "IPUIN BATEN TRUKE" saioarekin ederto pasatzeko prest!

   

2018/05/28

MAIXUAREKIN...IKASTEN, SORTZEN, KONPARTITZEN...

Aukera zoragarria aurkeztu eta bizi izan dugu asteburu honetan Leo Bassiren eskutik! Plazer haundi bat izan da bere hitzak, zuzenbideak, aholkuak,...jasotzea. Sentipen, emozio ugaritan murgiltzeko bide izan eta...hauekin jolastu eta ikasten aritu gara hala izateko aproposa suertatu den taldearekin. Mila esker bizitzari halako aukerengatik! Hegaldiari ekin eta bizitzera!!!

2018/05/09

LIBURUAREN EGUNEKO OSPAKIZUNA GASTEIZKO LAKUABIZKARRA ESKOLAN

Atzo, Maiatzak 8, Gasteizko eskola eder honetan izan ginen berriz ere ipuinen magia partekatzen. 
Saio desberdinak eskeini genituen, 3 urtetatik hasita, 7 urte arte.
Gustora goxatu genuen  istoriotan murgilduz eta elkarrekin kantatuz. 
Errepikatzeko irrikitan gaude!!
 Eskerrik asko guztiagaitikπŸ’—



2018/04/17

LIBURUAREN EGUNA: EGUZKILORE GURASO ELKARTEA (LAKUABIZKARRA ESKOLA)


Aizue....a zer nolako bidaia egin dugun! gure Gasteizko lagunekin Mexiko, Korea eta Afrikar lurraldeetan zehar ahozkotasunaren konpainian hegan egiten! Zoragarrixa izan da! Jolastuko gara...goazen bidaiatzera!
      



Kaixo!
Plan  zoragarria daukagu Zapatu honetarako, animatzen?
Apirilak 21, goizeko 12.30-etatik aurrera, Gasteizko Lakuabizkarra eskolan egongo gara,  EGUZKILORE guraso elkarteak gonbidatuta, gure saio berria eskeintzeko gerturatzen diren guztiei :

" Ganbarako bidaiak"
Munduko kontinente desberdinetatik bidaiatuko dugu amonaren alfonbra magikoarekin eta herrialde desberdinetatik iritsitako istorioak partekatuko ditugu.
Sugandila ero parea borrokan hasi eta norek banatuko ditu?
Ipuinak larruzko poltsa batean itota bizitzen nekatuta, mendeku hartu nahiko dute...Nola?
Nasrudinek ez daki zer egin, beti egiten diote barre. Zer asmatuko du?
.....Ahoz aho iritsitako istorio ziraragarriak galdu nahi ez badituzu, gerturatu zaitez. Eta ezin baduzu, beste batean kontatuko dizkizugu!

Ondo bizi! 
(jarriko ditugu argazkiak)😜