2018/04/17

LIBURUAREN EGUNA: EGUZKILORE GURASO ELKARTEA (LAKUABIZKARRA ESKOLA)


Aizue....a zer nolako bidaia egin dugun! gure Gasteizko lagunekin Mexiko, Korea eta Afrikar lurraldeetan zehar ahozkotasunaren konpainian hegan egiten! Zoragarrixa izan da! Jolastuko gara...goazen bidaiatzera!
      



Kaixo!
Plan  zoragarria daukagu Zapatu honetarako, animatzen?
Apirilak 21, goizeko 12.30-etatik aurrera, Gasteizko Lakuabizkarra eskolan egongo gara,  EGUZKILORE guraso elkarteak gonbidatuta, gure saio berria eskeintzeko gerturatzen diren guztiei :

" Ganbarako bidaiak"
Munduko kontinente desberdinetatik bidaiatuko dugu amonaren alfonbra magikoarekin eta herrialde desberdinetatik iritsitako istorioak partekatuko ditugu.
Sugandila ero parea borrokan hasi eta norek banatuko ditu?
Ipuinak larruzko poltsa batean itota bizitzen nekatuta, mendeku hartu nahiko dute...Nola?
Nasrudinek ez daki zer egin, beti egiten diote barre. Zer asmatuko du?
.....Ahoz aho iritsitako istorio ziraragarriak galdu nahi ez badituzu, gerturatu zaitez. Eta ezin baduzu, beste batean kontatuko dizkizugu!

Ondo bizi! 
(jarriko ditugu argazkiak)😜

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina