2018/04/02

AGURRA

Kaixo lagun! KontukaBik, Ongi etorria ematen dizue gure blogera!
Honako hau, ilusio askorekin hasitako bidearen fruitu bat besterik ez da. Eta horrela jarraitzea da gure desioa. Guk, kontalaritza izugarri maite dugu...antzezpena eta musika bezala. Beraz, ahozkotasuna, interpretazio eta musikaren hariak elkartuz, hauek guztiak uztartzen ditugu gure lanetan. Ondoren, Saioak zuentzuretzat eskeini. Irrikitan gaude laster gure labean sukaldatzen ari garena txoko ezberdinetan eskeintzeko!

Beraz, har ezazu zuen erreserba eta deitu ezazue! Gustora asko  erakutsiko dizuegu gure lana eta!

Ondo izan!

 




2018/04/01

AHOZ AHO 2018

Kaixo !
Hamaika urte dira Tolosan AHOZ AHO, ahozkotasunaren jaialdia antolatu eta ospatzen dutela. INTUJAI Antzerki taldeak antolatzen du eta plazerra izan da aurten ere parte hartzea.
Bertan Euskal Herriko, zein munduko kontalariek hartu dute parte aurten ere. Izugarri polita eta aberatsgarria izan da!
KontukaBi-ko kontalariak ere, han izan gara;  hasteko, Paula Carballeira kontalari Galiziarrak egin duen formazio tailerrean parte hartu dugu. Jarraitzeko, Vanessak bigarren postua lortu du kontaketa lehiaketan eta bukatzeko, Maiderrek haur zein helduentzako saioak eskeini ditu.
Oso pozik gaude abentura honen parte izan garelako eta desiatzen gaude hurrengo urtean ere, errepikatzeko.
Gora Ahozkotasuna!!! 
Hona hemen jaialdiaren argazki batzuk.