2018/12/18

ARRASATEKO SANTAMAS KOMISIÑUA




Eskerrik asko Arrasateko Santamas Komisiñuari!
Aurten berriz ere, gure proiektu berri honetan konfidantza ipintzeagaitik eskerrak bihotzez eta baita, istorioen magian sinisteagaitik ere.
KontuKabikoak oso pozik ibili ginen Zapatuan bertaratu zirenei ipuinak kontatzen, kantuak kantatzen eta dantzatzen ere! Sorginkeritan ratu ederra pasau ginuen eta zihur, bertaratutakoak, sartzerakoan baino sorginago joan zirela! 
Hori espero dugu behintzat😃😂

 KontukaBi erabiltzailearen argazkia.

SONDIKAKO LIBURUTEGIA

Kaixo denoi!
Joan den Ostiralean Sondika herriko Liburutegian izan ginen ipuinak kontatzen eta ederto pasatu genuen bertaratu zirenekin.
Gauza asko ikasi genituen, adibidez, bertako behiek saltoka ibiltzen direla zelaietan, kanguroak balira!
Desiatzen gaude bueltatu eta gauza bitxi gehiago ikasteko.
Eskerrik asko gurekin batera ipuinetaz gozatzera etorri zinetenoi eta Sondikako udalari ere.
Laster arte!😃