Haur eta familiarentzako saioak:
"Lau haizetara!"
Lolari, bere herriari buruzko marrazkia egiteko eskatu diote eskolan. Baina, bere herritik oso txikia zenean atera zen eta, gogoratzen ez duela konturatzen da. Beraz, auzoan, bere herritik etorritako pertsona asko daudenez, bere herriari buruzko galderak egingo diela erabakitzen du. Kontatuko dioten istorio hauei esker, bere herria, bizimodua eta haurtzaroko oroitzapenak gogora ekarriko ditu.
"Azken hostoa"
"Xirula magikoa"
Aspaldi-aspaldian, artzai gazte eta behartsu batek, bidai luze bat egin zuen. Inoiz etxetik atera gabe, abentura zoragarriak bizi izan zituen eta pertsonai zirraragarriak ezagutu.
Baina bidaian ez zegoen bakarrik, Lamiak oparitutako Xirula magikoa zeukan alboan, harriskua balego, erabiltzeko. Zeren bidean, sorpresa ugari biziko ditu....
" Sorgineketan...ketan...ketan! "
Mari Petralin eta Mari Kattalin sorginek beraien istorioak kontatuko dizkigute, kantu eta dantza artean. Bedar ura magikoa prestatu, ukendua igurtzi eta hegaz eramango gaituzte koba barrenetara, Aker Beltz ezagutzera...eta beraien bizimoduaz gehiago ikastera.
" Istorio baten truke"
Luma, Urki eta Euri hirukote bidaiaria da. Herriz herri dabiltza istorioak kontatzen istorio gehiagoren truke.
Humore onez eta musikaz blai heltzen dira beraien pasarteak kontatzeko irrikaz.
Momentu alaiak pasako dituzue beraiekin!!!
" Bazen bitan...Loti Ederra "
Belén Gaudes eta Pablo Macíasen Loti ederraren istorio klasikoaren bertsioan oinarritutako saioa da hau.
Ipuin honetako maitagarriak bereziak dira; Marie Curie, Edurne Pasaban eta Clara Campoamor besteak beste. Beraiekin, barruan ditugun dohain eta ahalmenak deskubrituko ditugu. Begirada sakon eta dibertigarria egingo dute istorioko pertsonaiek genero berdintasunaren bidean.
Behin eta berriz, espero ez duguna gertatuko da.
"Urki menditarraren abenturak"
Urki haitzulotar jatorra eta ehiztari bizkorra zen. Haitzulo batean bizi zen, suaren inguruan. Elurra nagusi zenean, gogorra zen negua.Ehizako geziak gogortu, hormak bikain margotu eta ehizara joaten zen, urratsak jarraituz.
"Ganbarako bidaiak"
Luma eta Euri amonaren etxera joatea maite dute, ganbarara ihes egin eta bertan, beraien irudimen amaigabearekin bidaiatzen ederki pasatzen dutelako. Amonak bere bidaietatik ekarritako tresna bitxiekin, alfonbra magikoa tartean, kontinente desberdinetara bidaiatuko dute, bertako istorioak gurekin partekatuz.
IKUSI MAKUSI taldearekin elkarlanean:
"IPUIN KATRAMILATUA"
Txanogorritxu ipuin tradizionala den hontatik, 399° desbideratuko gara abentura berri bat biziz.gorritxoren ipuinetik abiatuko gara. Saio honetan, haur eta nagusien plazerrerako, musika eta dantzak tartekatuko dira Txano gorritxok basoan barrena egingo duen bide-lagun bilakatuz.
Helduentzako saioak:
" Maitasun eta adore istorioak "
Garai eta inguru oso desberdinetan bizitzea tokatu zitzaien, eta beraien patuari nahi izan zuten norabidea eman zieten emakume adoretsuen istoria hunkigarriak aurkituko ditugu saio honetan.
Non kontatzen dugu:
Liburutegi, kultur etxe, taberna, Gaztetxe, espazio irekiak, ikastetxe...
Hizkuntza:
Euskara
Gaztelania
Beharrekoak:
Argi indarra...eta ahal izanez gero eta aurrekontuak utziz gero...fruta entsalada bat, guakamole apur bat izokinarekin....ere eskertuko genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina