Vanessa Gonzalez eta Maider Alcelay kontalariak gara. Gure istorioa kontatuko dizuegu: Baziren behin, ahozkotasunaren izaren artean galdu ziren bi neska. Lotaratzean, bakoitza bere ametsen atarian sartzerakoan, izara fin haien harietan korapilatzen zen.
Goiz batean, maindireak astintzera atera ziren erreka bazterrera. Maindireak airera bota, eta hariak elkar katiatu ziren...baita ere beraietatik atera ziren ametsetako istorio guztiak. Ordutik, harien artean dabiltzate ametsak josten eta bizitzen, ahozkotasunaren bidea elkar ibiltzea erabaki dute.
Horrela jaio da proiektu hau.
Ipuinak, alegiak, istorioak, pasarteak...kontatzen ditugu haur nahiz helduentzako.
Hitzari, musika eta antzerkiari ematen diogu kabida, istorioen mundu magikoan murgilduz.
Gurekin batera haria eta orratza hartzera gonbidatzen zaituztegu ipuin ederrak josteko!💟
KONTUKABI ko partaideak gara:
| VANESSA GONZALEZ |
| MAIDER ALCELAY |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina